Gaia

2011/12/31

Urteak joan, urteak etorri.

Sumatuko al du gizakiak zenbat denbora geratzen zaion lurraren gainean?

Hornidurak

2011/12/21

Maizago jolastuko bagina, maizago joko bagenu, jolasen distira izango luke bizitzak eta arriskatzeko ausardiaz eta kemenaz ere hornituko gintuzke.

Hori sinetsi nahi genuke, bederen.

“Nor mintzo da garaitzeaz?

Bizirautea da egin dezakegun gauza bakarra”

                                                              R.M. Rilke

Lexikologoa

2011/11/27

Oligarkien esku zeuden mass-media guztiek etengabe definitu demokrazia kontzeptua argitzea hartu zuen xedetzat, kontraesanez betea aurkitzeaz gainera bolada luze baterako lana ere aurreikusi baitzuen eginkizun hartan. 

Ohi bezala, hiztegi bat ontzen bukatu zuen bizitza akademikoa.

Domuit vascones

2011/11/11

Ez da ongiegi ulertzen nola hain menderagaitz agertzen den gizarte honek izan ditzakeen hainbeste informatiko, hainbeste teknikari eta hainbeste ordenagailu zentimetro koadroko eta zein cracker gutxi hazten duen aldi berean!

Mantsotze ideologikorako iraultza teknologikoa, nonbait.

Kandidiasisa

2011/11/07

Jatorriz eta odolez bizkiak izan arren, bizkiak izango ez balira bezala agertzea dute xede negusi.

Garbi dute, dena den, familian geratuko dela euren negoziotxoa.

Negoziotxo espainola eta inperialista, of course.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.