Sokratesen profezia
2023/03/09
Ziur egon zaitezte, atenastarrok: behiala politikan sartu izan banintz, aspaldi nintzatekeen eraila. […] eta egia diot, zeren eta ez baita bizitza gorde dezakeen inor baldin zuen aurka edo beste edozein herriren aurka zintzoki jokatzen badu edota saiatu egiten bada bere herrian bidegabekeriak edo legez kontrakoak eragozten.
Naturaren bortxaketa
2023/03/07
Bortxatu egiten dugu Natura gizakiarentzako baliabidetzat jotzen hasten garenean.
Miseriaren teoria
2023/02/28
Pobreziaren orokortzearen bitartez gertatzen da aberastasunen kontzentrazioa gutxi batzuen eskuetan.
Matematikoki eta alderantzizko proportzioan.
Bakardadea
2022/11/24
Cercato ho sempre solitaria vita
(Le rive, il sanno, e le campagne, e i boschi),
Per fuggir quest’ingegni storti e loschi,
Che la strada del ciel’hanno smarita.
Petrarca
Bakardadezko bizitza bilatu izan dut beti
(Badakite hori errekek, eta soroek, eta basoek),
Zeruko bidea galdua duten
Espiritu ezdeus eta maltzurretatik ihes egiteko.
Lagunak
2022/10/05
Kapitalak baloratzen ez duen altxorra da adiskideak izatea, adiskidetasuna elikatzea eta lagunez harro egotea, Kapitalak balio hutseko inbertsiotzat baititu giza-harremanak diru-etekinik ematen ez duten heinean.
Harentzat deus ez diren horiek, ordea, erasotzen gaituzten etsaien aurka borrokatzeko gotorleku sendo bilakatzen dira guretzat.
Maiz asko lagunei esker baino ez dugu segitzen bizirik eta borrokan mundu honetako ankerkerien kontra.
Irailak 27
2022/09/27
Hainbat eta hainbat urte oroimena koipezten,
borroka berari jarraipena ematen,
gureak zein diren ahaztu gabe